Kaixo lankide berri hori,
Dokumentu honetan gure ikastola eta bere lan egiteko era ahalik eta hobekien azaltzea nahi izango genuke, baina guztiz ezinezkoa ikusten dugulez, gutxienez gure azala azaltzen saiatuko gara hurrengo estekei jarraituz gero.
Kontratazioa burutzeko ekarri beharreko dokumentazioa (edo emailez bidali)
NAN dokumentua (administrari@sanfelix.org kontura bidali hainbat arinen)
Titulazioa akademikoa eta hizkuntzetakoa
“Langilearen fitxa” formularioa bete
Egunero 5 minututako briefing bat egiten dugu, hau amaitzerakoan umeen bila edo dagokigun gelara zuzentzen gara irakasleok.
Bazkalordua 13:00 - 14:30 etara luzatzen den denbora askea da (astelehen eta astearteetan eguerdiko talde lana egiten ohi da). Bertoko ikastolako janaria hartu dezakegu (egunean bertan eman daiteke horren abisua) edota norberak bere etxetik ekarri dezake jatekoa eta mikro uhinean berotu.
SAN FELIX IKASTOLAKO LIDERGOAREN ORGANIGRAMA
San Felix ikastolan G Suite Hezkuntzaren aplikazioak erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean, horrezgain, LH4. mailatik gorako ikasle eta irakasle guztiok chromebook-a erabiltzen dugu lan egiteko tresna bezala. Hurrengo bideo hauek sarrera txiki bat izateko lagungarri izango dituzue.